aberatzak, eta alegrianza iraganez ezta orhoitzapenik ere izanen.
Bai eta oraino bizi direnean eztute hetan pausurik hartzen, samindura, tristedura eta beldurtasun gabe.
Ezen nondik ere hartzen baitute atsegin, hainitzetan handik izaiten dute min eta dolore.
Merezi onez hala gertatzen zaie, non ezin bere plazerez ezin goza baititezke kirasturaz erdainatu gabe eta hala ere ahalkaturik zergatik desordenatuki dabiltza hekin bilha eta hei sobera darraizten.
4. O zein labur, zein gezurrezko, zein desordenatu eta itsusi diren munduko plazer guziak.
Ala baina gizonek hetaz horditurik eta itsuturik, eztute hori ezagutzen; aitzitik abre mutuak bezala guthizien arauera doaz eta hemengo biziaren atsegin aphurragatik erorten dire arimako herioan.
Zu bada, semea, etzabiltzala zure guthizien ondoan, eta itzul tzaite zure leheneko borondatetik.
Laket bekizu Jainkoa baitan, eta hark emanen derautzu zer ere zure bihotza eske baitago.
5. Ezen nahi baduzu egiazko atseginik hartu eta konsolazione geiagorik eneganik ardietsi: horra, zure benedizionea izanen da munduko gauza guziak mesprezatzea, behere hunetako plazer guziak enakitzea