Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/146

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: nahi izan zarela, guzia busteldua eta galdua nintzelarik? Esperanza guziaren gaineko miserikordia egin diozu zure serbitzariari, eta guziz merezigabeari zure grazia et...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:04, 15 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


nahi izan zarela, guzia busteldua eta galdua nintzelarik?

   Esperanza guziaren gaineko miserikordia egin diozu zure serbitzariari, eta guziz merezigabeari zure grazia eta amudioa eskaini diozu eta eman.
   

Zer bihurtuko derautzut grazia hunen ordain?

Zeren etzaie guziei gogoa eman, munduari uko egiteko eta konbentutan sartzeko bertze guziak largaturik.

Gauza handirik othe da nik zu serbitzatzea kreatura guziak obligatuak direnaz gero zure serbitzatzera?

Etzait iduritu behar hainitz dela nik zuri serbitzu egitea: aitzitik handiro miresteko dut, nola zuk ni hain pobre eta merezigabe hori serbitzaritzat hartu eta zure serbitzari maiteen artean jar arazi nahi nauzun.

3. Horra, zer ere baitut onik, eta zertaz ere serbitzatzen baitzaitut, zure da guzia.

Bainan aitzitik zuk ni serbitzatzenago nauzu nik egiten zaitudan baino.

Huna gizonaren serbitzuko kreatu ditutzun zerua eta lurra prestik daude, eta zer ere manatu baituzu egun oroz egiten dute.

Eta oraino hori guti da, zeren Angeruak berak ordenatu gizonaren serbitzuko.