Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/135

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: guziarekin ere ezta sobera permatu behar haren gainean, zeren joaiten eta heldu baita. Ordea bihotzeko eragintza eta guthizia gaixtoen kontra ihardukitzea, eta deabru...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:52, 15 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guziarekin ere ezta sobera permatu behar haren gainean, zeren joaiten eta heldu baita.

Ordea bihotzeko eragintza eta guthizia gaixtoen kontra ihardukitzea, eta deabruak gogora igortzen dituen pensamenduen mesprezatzea, bertute eta merezimendu handiaren seinalea da.

3. Etzaitezila beraz asalda kanpoko fantasiakgatik, nondik ere sartzen baitzaizkitzu.

Itxekozu finko hartu duzun gogo onari eta Jainkoaganako intenzione xuxenari.

Eztuzula uste enganiorik badela batzutan ustegabez debozioneak berehala bazaramatza goiti, eta handik laster zure bihotza bihurtzen bada leheneko ergelkerietara.

Ezen halakoak bortxazago pairatzen tutzu, eta ez egiten zure oldez, eta zenbat ere denboraz higointzen baitzaizkitzu eta hekin kontra jarten baitzare merezimendua da, eta ezta kalterik zuretzat.

4. Jakin nezazu etsai zaharrak egin ahala egiten duela zure itzul arazteko desir on eta debozioneko eginbide guzietarik.

Trabatu nahi zaitu Sainduei zor zaien ohore ekartzetik, ene Pasionearen gogoan erabiltetik, zure bekatuez bide bezala orhoitzetik, zure bihotzaren begiratzetik, eta bertutean aitzinatzeko borondate fermutik.