Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/134

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Seigarren kapitulua


Egiazko maitariaren frogaduraz.


1. Semea, etzara oraino maitari bortitza eta zuhurra.

Zergatik ez, Jauna?

Zeren zerbait estorbu aphurgatik egiten hasi zarena uzten baituzu, eta kexaegi baitabiltza konsolazione nahiz.

Finkezko maitaria zutik dago tentazionen kontra eta eztu zinesterik emaiten etsaiaren lausengetan eta erran artezetan.

On eta eder natzaio hala zorigaitzean nola zorionean.

2. Maitari zuhurrak eztio hala behatzen maitearen emaitzari, nola emaillearen amudioari.

Gogoa prezatzenago du, gauzaren balioa baino, eta kontu geiago daduka bere maiteaz hark eman guziez baino.

Maitari noblea ez pausatzen dohainaren gainean, baina bai ene baitan gauza guzien gainetik.

Batzutan izaiten ezpaduzu nitaz edo ene sainduez nahi zendukeien bezain sentimendu onik, eztuzula hargatik uste guzia galdu dela.

Noizpait sentitzen duzun afekzione on eta amolsu hura presenteko graziaren obra da eta zeruratzeko gustu aitzindari bat