Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/133

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: pazienta, fidela zuhurra, arduratua, eta sekulan beretzat deusik bilha eztabillana. Zeren noiz ere baitabila nihor beretakori, bilha, hura berehala erorten da amudiot...)(r)en berrikusketa, ordua: 10:50, 15 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


pazienta, fidela zuhurra, arduratua, eta sekulan beretzat deusik bilha eztabillana.

Zeren noiz ere baitabila nihor beretakori, bilha, hura berehala erorten da amudiotik.

Amudioa da alde guzietarik begiratua, humilla eta xuxena: ezta umua, ez arina, ez banaloriazalea; sobrea da, garbia, finkoa, pausatua eta begiratu bere sensu guzietan.

Amudioa superioren azpiko dago obedienzia humillarekin, bere aldera xipi eta putruzturik.

Jainkoagana guzia emana eta eskerduna da, bethiere fidanza eta esperanza du Jainkoa baitan, Jainkoa baitako gusturik eztuenean ere; zeren baitaki eztela nihor amudioan bizi zenbait tristezia eta dolore gabe.

8. Nor ere ezpaitago preparatua gauza guzien pairatzera bere maiteagatik, eta haren borondatearen azpiko jartzera, hark eztu merezi erran dadin maitaria dela.

Maite duenak behar ditu gauza gogor eta kiratz guzia gogotik besarkatu bere maiteagatik, eta harenganik eztu apartatu behar kontrakozko gertanzakgatik.