nardatzen dira lurrekoez minzatzen aditzeaz, damu dute gorputzaren serbitzatzeaz bere beharkietan; hek sentitzen dute zer minzo den egiaren espiritua hekin baitan.
Ezen hark irakasten deraue lurrekoen mesprezatzen zerukoen oneristen, munduaz kasurik ez egiten, eta egunaz bai gauaz zeruaren desiratzen.
Borzgarren kapitulua
Jainkozko amudioaren obra miragarriaz.
1. Benedikatzen zaitut Aita zerukoa, ene Jesus Jaunaren aita, zeren nahi izan zaren orhoitu ni pobre beharrorez.
O miserikordiazko Aita eta konsolazione guzien Jainkoa, eskerrak derauzkitzut, zeren batzutan zure konsolazioneaz arintzen bainauzu bertzenaz konsolazionerik bat ere merezi eztudalarik.
Benedikatzen eta lorifikatzen zaitut orai eta bethiere zure seme bakoitzarekin eta Espiritu konsolatzaille sainduarekin sekula sekuloronekotz.
Ah! Jainko Jauna, ene maitatzaille saindua, ene bihotzera zatozinean, ene barrenaldi guziak jausika hariko dire bozkarioz.
Zu zare ene loria eta ene bihotzaren alegrianza: zu zare ene