Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/116

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Ezen denbora mende hunetako penak eztira baso eta ez aski etorkizuneko loriaren merezitzeko, guziak zeronek paira ahal bazenetza ere. 11. Halako puntura zaitezinean non...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:41, 12 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen denbora mende hunetako penak eztira baso eta ez aski etorkizuneko loriaren merezitzeko, guziak zeronek paira ahal bazenetza ere.

11. Halako puntura zaitezinean non tribulazionea ezti eta gozo ediren dezazun Jesusgatik, orduan estima zazu ongi doatzula, zeren parabisua aurkitu duzu lurrean.

Noizeraino pisu baitzaitzu pairatzea eta nahi baituzu joan ihesi, han arteraino gaizki izanen zara eta tribulazionearen beldurtasuna non-nahi jarraikiko zaitzu.

12. Jarten bazara egiten behar duzunaren egiten, erran nahi da, pairatzen eta zure buruari hiltzen, sarri hobeki izanen zara eta bakea edirenen duzu.

Eraman izan bazina ere hirurgarren zeruraino Jondone Paulorekin, etzinateke halakotz segur eztuzula deusik pairatuko.

Nik, dio gure Salbatzailleak, erakusi diot, zenbat pairatu behar duen ene izenagatik.

Beraz zuri dagotzu pairatzea plazer baduzu Jesus onetsi eta bethiere serbitzatu.

13. Aitzendu merezi zerbaiten pairatzea Jesusen izenagatik! Zein loria handi lizate zuretzat! zer bozkario eman ziniezeke saindu guziei! zein exenplu on eta eder har lezake lagunak zureganik.