Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/117

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen guziek gomendatzen dute pazienzia, nihork gutik pairatu nahi duelarik.

Merezi onez zerbait aphur behar zenduke Jesusgatik pairatu, ikusirik hainitzek handiagorik pairatzen dutela munduagatik.

Idukazu segurtzat, bizi behar duzula ardura hiltzen den biziaz; zeren zenbatenaz hiltzenago baita nihor bere baitan, hanbatenaz hastenago da Jainkoa baitan bizitzen.

Ezta nihor gai zeruko gauzen jakiteko jartzen ezpada nahiz diren gaitzen pairatzen Jesusgatik.

Ezta deus ere Jainkoaren gogarago, eta zuretzat mundu hunetan hobeago, bihotz onez Jesusgatik pairatzea baino.

Eta hautatu behar bazendu, lehen desiratu behar zenduke gaitz guzien pairatzea Jesusgatik, ezen ez hainitz konsolazionez gozatzea; zeren horrela hobeki zenduke Jesusen iduria, eta saindu guziak bezalakoago zinateke.

Gure merezimendua eta aitzinamendua ezta hainitz konsolazione eta eztitasun izaitea, baina bai gaitz eta herstura hainitz pairatzea.

15. Berdin izan baliz bide hobeagorik eta seguragorik gizonen salbamenduko pairatzea den baino, hura gure Salbatzailleak erakusiko