Hari bazare konsideratzen nor eta zer zaren, zure buruz eztaidikezu horrelakorik: baina fidatzen bazare Jainkoa baitan, indarra emanen zaitzu zerutik, eta mundua eta hara izanen tutzu azpiko eta zure meneko.
Etzara ere ifernuko etsaiaren beldur izanen fedeaz armatua, eta Jesusen gurutzeaz seinalatua bazare.
10. Jar zaite beraz Jesusen serbitzari agudo eta fidel bat bezala, eta lotzakizko gizon gisa zuregatik gurutzean amudio hutsez josi izan denaz gero.
Prepara zaite hainitz bidegabe eta kalte pairatzera bizitze ondikozko hunetan, zeren horrela eginik, hura zurekin izanen da zaren leku guzietan, eta non ere gordeko baitzara hura edirenen duzu alde.
Hala bear da, eta ezta biderik gaitzetarik eta doloretarik ihes egiteko pairatzea baizen:
Edan ezazu gogotik Jainkoaren kalitza, desirik baduzu haren adiskide izaiteko, eta harekin parterik ardiesteko.
Uzkitzu konsolazioneak Jainkoaren eskuetan, egin beza hetaz plazerago duen bezala.
Ordea zu jar zaite tribulamenduen pairatzen, eta estima zazu konsolazione handi direla zuretzat.