Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/114

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Eta zenbatenaz haragia senatzenago baita aflikzioneaz, hanbatenaz espiritua bortitenago da barreneko graziaz.

Eta batzutan hanbat bortizten da tribulazioneari eta kontrako fortunari ekartzen dioen amudioaz Jesusen arauerako izaiteagatik, non ezpailuke egon nahi herstura eta dolore gaberik.

Zinesten baitu hanbatenaz Jainkoaren gogarago dela, zenbatenaz geiagorik eta gaitzagorik pairatuko ahal baitu haren amorioagatik.

Ezta hori gizonaren indarraren egitekoa, baina Jesusen graziaren obra, zein hain gauza handirik egin baitezake eta egiten baitu haragi hauskorrean, non espirituan beroz besarka eta onets dezan zer ere naturalezaz higointzen baitzaio eta zeri ere baitoako ihesi.

9. Ezta gizonaren oldea gurutzearen jasaitea, gurutzearen oneristea, bere gorputzaren sensatzea gastigatzea eta serbitzuaren azpian emaitea, ohorei ihes egitea, afruntuak gogotik pairatzea, bere burua mesprezatzea, zer ere baita kalterik eta kontrakoenik onera hartzea, eta munduko ontasunik bat ere ez desiratzea.