Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/93

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: '''Zazpigarren kapitulua''' Jesusganako amudioak gauza guzien gainetik. 1. Doatsu da nork ere baitaki zer den Jesus maite izaitea maite, eta bere burua mesprezatzea J...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:14, 12 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Zazpigarren kapitulua


Jesusganako amudioak gauza guzien gainetik.


1. Doatsu da nork ere baitaki zer den Jesus maite izaitea maite, eta bere burua mesprezatzea Jesusgatik.

Maite bat utzi behar da bertze maiteagatik, zeren Jesusek nahi du hura xoilki dugun maite gauza guzien gainetik.

Kreaturaren amudioa enganiosa da eta bertzetarakorra, Jesusen amudioa fidel da finko eta fermu.

Nor ere baitaxeko kreaturari eroriko da erorkorrarekin: baina Jesus besartzen duena doatsuki firmatuko da sekulakotz.

Duzun hura maite eta idukazu adiskide; guziek utz zaitzatenean, hark etzaitu utziko, eta eztu pairatuko azkenean gal zaitezin.

Berdin nahi baduzu, nahi ezpaduzu ere, egun batez apartatu behar zare bertze guzietarik.

2. Zaude Jesusen aldean bizian eta hillean, eta jar zaite fidanzarekin haren gomendioan, hura xoilki hel daidikezu bertzeak falta dakizkitzunean.

Zure maitea halakoa da non ezpaitu arrotzik pairatu nahi berekin; baina zure bihotza osoki nahi du bere, eta