Sinplezia behar da intenzionean, eta garbitasuna afekzionean.
Sinplezia behar dago Jainkoagana, eta garbitasunak Jainkoa ardiesten du eta gozatzen.
Ezta obra onik trabatuko zaituenik, zure baitan libro bazare afekzione desordenatuetarik.
Jainkoaren borondateaz eta lagunaren probetxuaz bertzerik bilhatzen ezpaduzu, gozatuko zare barreneko libertateaz.
Zure bihotza xuxena baliz, kreatura guziak zuretzat liratezke bizitzearen mirailla eta dotrina sainduaren liburua.
Ezta hain kreatura xipirik eta ezdeusik non eztuen Jainkoaren ontasuna errepresentatzen.
2. Ona eta garbia bazine zure baitan, gauza guziak ikus zenetzake traburik gabe, eta diren bezala ezagut zenetzake.
Bihotz garbiak iragaiten du zerua eta ifernua.
Nolako baita nihor bera baitan, hala jujatzen du kanpotik.
Munduan alegrianzarik bada, hartaz gozatzen da bihotz garbia duen gizonak: eta nihon ere tribulazionerik edo hersturarik bada, hura sentitzen du konzienzia gaixtoak hobekienik.
Nola burdinak, suan emanik, galtzen baitu herdoilla eta guzia gorritzen eta suztatzen baita,