Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/67

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gaixtoz gantzuturen dira, eta bekaistiak, ozar errabiatuak bezala, orroz eta saingaz egonen dire bere doloreak ezin jasanez. 4. Ezta bekaturik bere penagarri berezia izan...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:59, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gaixtoz gantzuturen dira, eta bekaistiak, ozar errabiatuak bezala, orroz eta saingaz egonen dire bere doloreak ezin jasanez.

4. Ezta bekaturik bere penagarri berezia izanen eztuenik.

Han superbioak eta hantzurrak ahalke suerte guziez kargatuko dira, eta abariziosak guziz pobrezia ondikozkoan hondatuko.

Han gaitzago izanen da oren batetako penetan egoitea, ezenez ehun urthetako penitenzia garratzik hemen egiea.

Han ezta sosegurik ez konsolazionerik damnatuentzat.

Hemen bedere badute batzutan doloreek bere aldia, eta leku eginik, adiskideen konsolazioneaz gozatzen da nihor.

Duzun beraz orai artha eta damu zure bekatuez, egun handi hartan doatsuekin batean segur izaiteagatik.

Zeren orduan justuak egonen dire xutik fermutasun handi batekin, hek mundu hunetan herstu eta beheiti egoitzi dituztenen kontra.

Orduan jaikiko da jujatzera, orai gizonen jujamenduen azpian humilki jarten dena.

Orduan fidanza handi izanen du pobre humillak, eta superbioa ikaratuko da alde guzietarik.