Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/62

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: bere burua ezdeus idukitzeak, eta nahiz den atsekaberen Jesusgatik pairatzeak. Hainitz obra on daidikezu osasuna duzuino, bainan erituz gero, eztakit zer eginen ahal...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:54, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bere burua ezdeus idukitzeak, eta nahiz den atsekaberen Jesusgatik pairatzeak.

Hainitz obra on daidikezu osasuna duzuino, bainan erituz gero, eztakit zer eginen ahal duzun.

Guti oneratzen eta hobetzen dira erituz, hala ere errumerian maiz dabiltzanak gutitan saindutzen dire.

5. Ez fida adiskideen eta urkoen gainean, eta ez luza salbamendua ethorkizunera, zeren lasterago ahantsiko zaizte gizonei uste duzun baino.

Hobe da orai muga denean bere egitekoei behatzea, eta zerbait onik aitzinetik igortzea, ezen ez bertzean helzakitzaren gainean esperanza emaitea.

Geronek orai zutaz artharik ezpaduzu, nork izanen du gero zure orde?

Orai denbora handiro prezatzekoa da: orai dira Salbamenduko egunak: orai da ongi ethorria izaiteko ordua.

Ah dolorea ordea! Eztuzu konsideratzen zer den hoberenik, zertan merezimendu geiago dukezun, ez eta nondik sekulako bizia ardiets dezakezun.

Etorriko da denbora non egonen baitzare