egun baten edo naski oren baten eske oneratzeko eta eztakit hura ardietsiko duzunz.
6. Ea maiteena, mira zazu zein peril handitik, zein beldurtasun harrigarritik atherako eta libratuko ahal zaren, orai bizi bazara bethi beldur, eta egiten badiozu herioari guardia.
Orai enseia zaite halako moldez bizitzera, non heriotzeko orenean bozkario geiago duzun beldurtasun baino.
Ikasazu orai hiltzen mundukotz, orduan has zaitezintzat Jesusekin bizitzen.
Ikas orai gauza guzien mesprezatzen, orduan Jesusgana libroki ahal zoazkentzat.
Sensa zazu orai zure gorputza penitenziaz orduan Fidanza segurik ahal dukezuntzat.
7. Ah erhoa! Zergatik uste duzu biziko zarela luzeki, ikusirik eztuzula hemen egun segurik?
Zenbat enganatu dira eta gorputzetik athera dire gutien uste zutenean?
Zenbatetan enzun duzu erraiten: hura hil da ezpataz, hura itho da, hari lepoa hautsi zaio gainetik eroriz: Bat hil da jaten zegoela, bertzea jokotan hari zela; bata suz, bertzea burdinaz; bata izurritez, bertzea ohoinek kolpaturik pikaturik.