Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/48

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Hori frogatzen dugu maizenik, denbora luzezko solhaskerietan. Errazago da, ixilik egoitea, hitz sobera ez egitea baino. Errazago da etxean gorderik egoitea,...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:27, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hori frogatzen dugu maizenik, denbora luzezko solhaskerietan.

Errazago da, ixilik egoitea, hitz sobera ez egitea baino.

Errazago da etxean gorderik egoitea, kanpoan bere buruaren aski begiratzea baino.

Nork ere bada gogorik baitu barreneko eta espiritualezko gauzetara heltzeko behar du Jesusekin batean munduko ozpetik eta abarrotsetik apartatu.

Ezta nihor seguranzarekin kanpora atheratzen gogotik gorde dagoena baizen.

Ezta nihor seguragorik minzatzen, gogotik ixilik dagoena baino.

Eztu nihork perillik gabe manatzen, ongi obeditzen ikasi duenak baizen.

3. Ezta nihor seguranzarekin bozten, konzienzia ona ezpadu lekuko: guziarekin ere Sainduen seguranza bethi izan da Jainkoaren beldurtasunaz bethea; eta eztira gutiago arthatsu eta humil izan hainitz bertute eta grazia bere baitan izanagatik.

Ordea gaixtoen seguranza sortzen da urguillutasunetik, eta azkenean enganatzen tu.

Eztiozozula zure buruari seguranzarik prometa bizitze hunetan, iduri dagotzularik fraide prestu edo Ermitau debozionetsu zarela.