4. Hainitzetan munduaren ustez hobe zirenak peril handiagotan sartu dire sobera bere baitan fidatuz.
Halakotz hainitzentzat hobe da eztaudezin bethi ere tentazione gabe, baina maiz akometa ditezin, beldurrez sobera fida ditezin, urguillukeriak hart detzan, eta largeki ibil ditezin kanpoko konsolazioneen ondoan.
O nihor balego ibilli gabe iragaiten den alegrianzarik bilha, munduko egitekoetan balsatu gabe, zein konzienzia on eta garbi iduki lezake.
O nihork ebaki baletza banaloriazko ansia guziak, salbagarrizko eta Jainkozko gauzarik baizen gogoan ezpalerabilla, eta bere esperanza osoa Jainkoa baitan ezar baleza, zein bake eta sosegu handiz goza liteke.
5. Eztu nihork zeruko konsolazionea merezi, zinetan jarten ezpada urrikimendu sainduaren eserzizan.
Nahi baduzu urrikimendua bihotzean frogatu, sar zaite zure gelan eta egoizkitzu munduko abarrotsak, eskiribatua den bezala: zuen ohetan jar zaitezte urrikitzen.
Gelan aurkituko duzu kanpoan maiz galduko duzuna.
Gela eztitzen da hartan arduraki egonez, ez egonez unhagarri.