Zure oneramenduaren hastetik hartan finkatzen bazara, eta haren begira bazaude, izanen da gero zure adiskide maitea, eta konsolazione gozoena.
6. Ixilik eta geldirik egoitean aitzinatzen du arima debotoak eta eskirituretako gauza gordeak ikasten du.
Han aurkitzen tu nigar xirripak bere buruaren gau guziez xukatzeko eta garbitzeko, bere kreatzaillearen hanbatenaz hurbillago egoiteagatik, zenbatenaz urruntzenago baita munduko abarrotsetarik.
Nor ere bada apartaturen baita ezagunetarik eta ahaidetarik, hari hurbilduko zaio Jainkoa bere aingeru sainduekin.
Hobe da gorderik egoitea, eta bere buruaz artha idukitzea, ezen ez hura largaturik mirakuilluak egitea.
Gauza laudatzekoa da gizon debozionetsu batentzat gutitan ilkiteko kanpora, gizonen begietarik ihes egitea, eta egoitea gizonak ikusi ere nahi gabe.
7. Zergatik nahi duzu ikusi, izaitera zilhegi etzarena?
Iragaiten da mundua, eta haren guthizia. Sensuen desirek bazaramatzate huna horra ibiltera, baina muga edo orena joan denean, zer bihurtzen duzu etxera zure joan ethorrietarik konzienziaren pisutatasunaz eta bihotzeko barraiamenduaz bertzerik?