Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/25

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Bainan aizkora eman dezagun errora arren pasionetarik garbiturik bakezko bihotzaz goza gaitezin. 5. Urthetik urthera xoilki bizio huts bat athera bageneza errotik, laster...)(r)en berrikusketa, ordua: 09:01, 10 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bainan aizkora eman dezagun errora arren pasionetarik garbiturik bakezko bihotzaz goza gaitezin.

5. Urthetik urthera xoilki bizio huts bat athera bageneza errotik, laster gizon perfet egin gindezke.

Bainan orai kontra da, eta hainitzetan sentitzen dugu hobeago eta garbiago ginela Jainkoaren serbitzura lehenbizi itzuli ginenean, ezenez hainitz urthez geroztiko botuaren ondoan.

Egun oroz behar genduke berokiago debozionean aitzinatu, bainan orai badirudi gauza handia dela nihork guti bat iduki ahal baleza bere lehenbiziko bero hartarik.

Aphur bat borxa bageneza gure burua, nahiz den guzia gero bageneidike errazki eta alegeraki.

6. Gaitz da leheneko ohitzaren uztea, baina gaitzago da bere borondatearen kontra jartzea.

Ordea garaitzen ezpazaizte gauza aphurrei eta arinei, noiz garaituko zaizte gaitzenei?

Jar zaite hastetik zure inklinazionearen kontra, eta ahants bekizu zure aztura