Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/24

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


bati, gutitan pisten gare egunorozko aitzinamendura espiritualara, halatan gelditzen gara hotz eta epel.

3. Gure baitan osoki hillak bagine eta barrenean koropillatuak ezpagine, orduan Jainkoare gauzak dasta ahal genetzake, eta zerbait froga giniroke zeruko eztitasunen kontenplazionetik.

Trabu guzia eta den handiena da, zeren ezgaren pasionetarik eta guthizietarik libratuak eta zeren ezgaren enseiatzen Sainduen bidean sartzera.

Ondikorik gutiena gertatzen zaikunean lasteregi erorten gare, eta munduko konsolazionetara itzultzen.

4. Baldin gizon sendoak bezala enseia bagindez gure ahalaz guduan fermu eta finko egoitera segur ikus genezake Jainkoa zerutik heldu dela guri laguntzera.

Hura prestik baitago guduan hari direnei eta haren baitan esperanza dutenei heltzera, nola berak bilhatzen baiterauzkigu gudukatzeko okasioneak garai gakiztengatik.

Jainkotiartasunaren aitzinamendua emaiten badugu xoilki kanpoko zerimonietan, sarri fin hartuko du gure debozioneak.