Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/23
Hamekagarren kapitulua
Bakearen ardiestean, eta aitzinamendu espiritualaren desiraz.
1. Bake handi batez goza ahal gindeske nahi ezpagendu sartu bertzeren erranetan, eta egitekoetan zeinek ezpaigaituste ukitzen.
Nolatan luzeki dagoke bake bertzeren egitekoetan balsatzen dena? kanpoan okasione bilha dabillana? Guti edo gutitan bere baitara biltzen dena bere buruaren ezagutzeko?
Doatsu dira sinpleak zeren bake handia izanen dute.
2. Nondik saindu batzuk hainbertze perfekzione ardietsi dute, eta hain izan dire argituak zeruko gauzetan? Zeren hekin lan guzia izan baita lurreko guthiziak osoki hiltzea bere bihotzetik, eta hargatik arimako indar guziez itxeki ahal diote Jainkoari, eta egon ahal dira traburik gabe bere barrenaren errekaitatzen.
Gu sobera gatxeste gure pasionei eta joaiten diren gauzez sobera ansiatzen gara.
Gutitan osoki garaitzen bagaisko bizio