Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/22

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


handi dugu orhoitzeaz eta minzatzeaz hagitz maite edo desiratzen ditugun gauzez bai eta gure desgogorakoez arrankuratzeaz.

2. Ha dolorea ordea! Hainitzetan hutsik eta alferrik hari gare zeren kanpoko konsolazione hark eztio kalte guti ekartzen barreneko eta Jainkoaganikako konsolazionean.

Hargatik erne egon behar da eta othoitz egin arren denbora eztoan alferrik.

Sori bada minzatzea eta behar bada, minza zaite gauza onez eta arimari ukiten zaizkonez.

Gure usanza gaixtoak eta aitzinamendu espiritualaz dugun ansia aphurrak hala partez egiten derauku ahoa largo eta mihia libro.

Badarik ere gauza espiritualez elkarren artean solhas egiteak eztu arimaren probetxua guti aitzinatzen, noiz ere behintzat borondatez eta gogoz kide direnak elkarganatzen baitira Jainkoaren ohoretan.