Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/21

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 3. Hainitzetan aditu dut segura dela enzutea eta konseillu hartzea, emaitea baino. Gerta diteke ere bataren eta bertzearen konseillua on izanen dela; baina bere ez uztea...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:04, 9 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3. Hainitzetan aditu dut segura dela enzutea eta konseillu hartzea, emaitea baino.

Gerta diteke ere bataren eta bertzearen konseillua on izanen dela; baina bere ez uztea bertzeari amor egiteagatik, arrazoinak hala nahi direnean, superbioaren eta nabarmenaren seinalea da.


Hamargarren kapitulua


Begiratu behar dela soberazko hizketetarik.


1. Ihes egizu munduko abarrotsetik ahal bezanbat: zeren lurreko gauzen tratuak, intenzione onez egiten bada ere, hagitz paxelatzen gaitu: zeren laster atzemaiten baigaitu banaloriak eta eramaiten.

Nahi nuke hainitz aldiz ixil egon baninz, eta konpainietan sartu ezpaninz.

Zergatik ordea hain gogotik solhastatzen dugu elkar, ikusirik gutitan bihurtzen garela ixil egoitera, non eztugun konzienzia zerbaitez zaurtu?

Hargatik hain gogo idekiz jartzen gare hitz giten, zeren elkarrekiko solhasez baigabiltza elkarganik konsolazione bilha, eta nahi baigenduke gure bihotz nahasia eta hainitz gogoeta suertez kapatua bide hartaz arindu.

Eta atsegin