Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/20

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Hainitzak obedienziaren azpian daude borxazago karitatez baino, eta halakoek pena dute, arinki darasate, eta bihotzeko libertatea eztute ardietsiko jartzen ezpadira gogo guziaz norbaiten meneko Jainkoagatik.

Laster egizu huna edo horra, zoaz noranahi, eztuzu pausurik edirenen Superior baten manuaren azpian humilki jarririk baizen.

Iduritzeak eta lekutik lekura aldatzeak hainitz enganatu dute.

2. Egia da batbedera gogotik hari dela iduri dagokanaren arauera, eta lixturtzenago dela berak bezalako sentimendu dutenen aldera; baina Jainkoa gure artean badago, premia da batzutan utz dezagun gure sentimendua bake izaiteagatik.

Nor da hain zuhur non diren guziak ahal dakizkiyen?

Beraz etzaitezila sobera perma zure sentimenduaren gainean, baina bertzerena ere enzun ezazu gogotik; ezen zure sentimendua ona bada eta hura Jainkoagatik largatzen baduzu bertzearenari jarraikitzeko, probetxu geiago handik atherako duzu.