Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/31

Wikisource BIMtik
Ainaest (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: gure emendiotan ea gure hobeagoatik eztén. Ez gaitezela bada deskonforta, mundu guzia bere bothere eta indar ororekin gure kontra altxatua ikhus genezan orduan ere; ezen...)(r)en berrikusketa, ordua: 11:30, 19 azaroa 2018
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gure emendiotan ea gure hobeagoatik eztén. Ez gaitezela bada deskonforta, mundu guzia bere bothere eta indar ororekin gure kontra altxatua ikhus genezan orduan ere; ezen promesak ezin falta daidi, zeinetan erraiten baitzaiku ezen Jauna garaitik trufaturen dela, haren kontra altxaturen diraden biltzarre eta enseiu guziéz. Eta Jainkoaren zerbitzari egiazkoak gure begién aitzinean esteiari hiltzen edo martirizatzen dakuskigunean ere ez gaitezela, speranza guzia galdu baliz bezala, deskonsola. Ezen latinez lehen skribatu duen doktor kristinoetarik batek, Tertulianek, egiazki erran ukhan duen bezala, Elizaren aitzinaratzeko eta abanzatzeko hazia Jainkoaren hitzaren sustengatzeagatik hiltzen diraden Martirioen odola da. Eta hala bethi phorogatu izan da, eta munduaren finerano hala izanen ere da. Are badugu konsolazione handiago bat eta fermuago bat ere, eta hura da, mundu hunez etsirik, eta gure spirituko begiak ikhus ahal daitezkeen gauza orotarik retiraturik, gure afekzione prinzipal guzia sekulako izate gloriazkoan sosega eta pausa dezagun, bethi pazienziarekin Jainkoaren jujemendu handi, gizonén entrepresa guziak moment batez berzaldera itzuliren dituenaren beha gaudelarik. Haur izanen da, Jainkoaren resuma orain speranzaz dakusaguna, klaroki manifestaturen denean. Eta Jesus Krist munduaren jujatzera bere maiestate handian bere Aingeruekin agerturen denean. Orduan itzurterik batre gabe Rege handi hunen trono judizialaren aitzinean konparitu behar ukhanen dute on eta gaixto guziék personalki. Eta Testamentu hunetan fermu egon diratenak, eta Jainko Aitaren borondatearen, begiratzen enplegatu diratenak, izanen dirade eskuineko aldean egiazko haur anzo, eta rezebituren dukeite ukhan dukeiten fedearen fina, baitate salbamendu eternala. Eta nola Jesus Krist eta haren doktrina menospreziatzen ziradela zakusatenean eztirate haren aithortzera eta konfesatzera ahalke izan, hala partizipant ere izanen dirate haren glorián, eta harekin batean eternalki koroatuak; baina Ebanjelio saindu haur menospreziatu eta iraitzi dukeiten gaixto desobedientak eta reprobatuak. Halaber, bere ohorén,