Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/32

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


abrastasunén eta statu handien entretenitzeagatik, Jesus Kristekin humiliatu eta beheratu nahi izan eztiratenak, eta gizonen beldurragatik Jainkoaren beldurra utzi ukhan dukeitenak, Aita egiazkoaren desobedient eta bastard anzo, izanen dirate ezkerreko aldean eta, iraitziren dirate maledikzionetara, eta bere desleialtatearen rekonpensamendutan rezebituren dukeite damnazione eternala. Orain bada othoi, Kristinoák aditzen duzuenaz geroz, nola Jesus Kristek presentatzen drauzuen bere Ebanjelioa, zeinetan baita Jainkoaren promes eta grazia guzién konplimendua, deklaratzen drauzuelarik nola bere Aitaz igorririk lurrera jautsi izan den, eta gizonén artean konbersaturik, aitzinetik haren Legean eta Profetetan erran izan zen bezala, nola gure salbamendutako behar izan den guzia konplitu ukhan duen, segur baino segurago izateko zarete, ezen Ebanjelioan paradisuko thesaur guziak zabaltzen eta irekiten zaizkizuela, eta Jainkoaren on handiak desplegatzen, bai eta bizitze eternala erakusten eta emaiten. Ezen haur da bizitze eternala, Jainko egiazkoaren beraren eta Jesus Krist hark igorri duenaren ezagutzea; Jesus Krist haur baithan ordenatu ukhan drauku Jainkoak gure salbamenduaren hatsea, artea eta fina. Haur da bere Aitaren seme maite sakrifiziotan Isaak sakrifikatua, eta halere ezpaita herioaren puisanzaren meneko gelditu izan. Haur da begiraz dituen ardiéz arrangura handia duen Jakob artzain iratzarria. Haur da bere gloria guziarekin bere anaie baxoén eta on-beharrén ezagutzea eta rezebitzea laido izan etzaion Josef anaie gogaberá eta ona. Haur da bethierekotzat behingoaz sakrifizio egin ukhan duen Melkisedek Sakrifikadore eta Ipizpiku handia. Haur da bere Legea gure bihotzezko tauletan bere Spirituaz skribatzen duen Moises Lege-ezarle subiranoa. Haur da lur prometatura gure gidatzeko Kapitain eta Gidazale Jehosuak fidela. Haur da puisanza desobedient guzia bere suiekzionera erekharten duen Dabid biktoriosoa eta noblea. Haur da bake eta