Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/30

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


atxakia gorputzean duenak, enzun ez pensa ahal dezan remediatzeko moienik eztu enseiatu gaberik utziten. Eta gure arimetako eritasunén eta atxakia handién sendatzeko eta remediatzeko moien bakhoitza, eta behar dugun on guziaren konplimendua Ebanjelioan presentatzen baitzaiku, hain behar handian eta ondikozkoan notxalent eta ansikabe izanen gara? Ez segur, Jainkoaren diradenak. Ezen ezta deus Ebanjelio saindu hunetarik Jainkoaren haurrak erauz, ez harzara ez urrund ahal ditzakenik; ez gaitzetsi edo menospreziatu izatek; ez eskarniok; ez mundu hunetako onén eta ohoren galtzek. Badakigu bide haur bera dela Jesus Krist Jauna iragan den bidea, haren diszipulu nahi bagara, hari jarreiki behar gaitzaitza. Eta Ebanjelioari jarreikiteagatik gizonéz injuriatu, menospreziatu, gaitzerran eta iraitzi izatea, etzaiku gaitzi izateko ez eztugu refusatzeko, Jainkoaren jujemenduan ohoratuak prezatuak eta glorifikatuak izanen garela seguranza emaiten zaikunaren gainean. Bada ezagutze hunetarik gibeleratzeko gaitu persekuzionek edo azotatu eta iraitzi izatek edo abrastasunen edo onhasunen galtzek? Ez: ezen badakigu gu herri batetarik iraitziak izanagatik Jaunarena dela lurra: eta lur guzitik iraitziak garen orduan ere, alabaina Jainkoaren resumatik ez garela iraitziak izanen. Eta pillatuak eta paubretuak garen orduan ere, Aita bat badugula gure hatzeko asko abratsik segur gara. Eta are Jesus Krist paubre egin izan dela haren paubre izateari pazienziarekin jarreiki gakitzonzat. Bada seguranza hunetarik aldaraturen gaitu aflikzionek presoindegik, estiratu izatek, edo berze tormentak? Ez, ezen badakigu haur dela Jesus Kristen exenplura Jainkoaren haurren gloria eternalera heltzeko bidea, eta eztela heriorik ere egiazko bizitzea edeki ahal diezakegunik. Ezta zer, Jesus Krist Jauna bethi jabeturen zaizu promes draukun bezala, ezen seguratzen gaitu munduaren finerano gurekin izanen dela, eta hura gurekin denaren gainean, ezin hel dakidigu hain munduko egitate gaitzik ez maledikzione handirik, non gure probetxutan benedikatua eta sanktifikatua eztén, ez hain gaitz handirik, non