erakusten dute Jainkoaren haur diradela. Baina maradikatu dirade hura enzun nahi eztutenak eta hari jarreiki nahi etzaizkonak, ezen halaz erakusten dute deabruarenák diradela. O Kristinoák, adi othoi hemen, eta ikhas ezazue, ezen segura da, ignoranta bere ignoranziarekin galduren dela, eta itsuari jarreikiten zaion itsua, bere itsu-aitzinekoarekin batean hobira eroriren dela. Ezta bide bat, egia bat bizitze bat eta salbamendu bat baizen, eta hura da fedea eta Jainkoaren promesezko seguranzá, baina hura nehork ezin duke Ebanjelioa gabe, haren enzutetik eta intelijenziatik fede bizia emaiten da speranza segurekin, Jainkoa baitharako karitate perfektorekin, eta hurkoa baitharako amorio egiazko batekin. Non dela bada, edo zertan dela erran ahal daite zuen speranzá, baldin Ebanjelio saindu hunen enzuteaz, ikhusteaz, irakurtzeaz eta memoriotan harturik obratan ezarteaz errekeiturik ez konturik egiten ezpaduzue? Mundu hunetako traktuetan bere afekzioneak ezarten dituztenék, eriden edo pensa ahal dezaten moien oroz ez gorputzik ez onik batre guphida eztutelarik, bere borondate pausatuaren iragaiteari eta konplitzeari darreitza, eta guzia, begi erts-ireki arte baten seguranzarik eztuen gorputz miserable eta gaixo hunen zerbitzatzeagatik Eta damnazione eternalaren menetik ilkhirik bizitze eternalaren ukhaiteko eta sekulakotz zeruetako resuman heretatzeko moiena Ebanjelioan irakasten zaikunaren gainean, hain erraxki ahal daidigularik, denbora duguno, hain inportanzia eta mengoa handitako Ebanjelio, huni jarreikiteaz eta behatzeaz errekeiturik eztugu eginen? Mundu hunetan bizi beharrezko moien xipitako ofizioetan ere, badakusagu zenbat denbora eta zenbat pena nehork ezarten duen. Eta statu handiagotako nahi diradenak, anhitz denbora eta on despendatzen dutelarik, gau eta egun tormentatzen dirade nondik mundu hunetako szienzia haize eta lanho baizen eztiradenetan abanza ahal daitezkeen. Eta gu zenbatez zinezago enplegatzeko gara Jainkoak bere Ebanjelio saindu hunetan rebelatu eta deklaratu drauzkigun misterio eta sekretu handi hautako ezagutzearen ukhaiten? Eri denak edo zenbeit
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/29
Orri hau berrikusi gabe dago
