Bere baitan osoki mortifikatua oraino ezten gizona laster tentatzen da eta benzutzen gauza aphurretan eta ezdeusetan.
Espiritu flako duena eta haragizko eta munduko gauzetara nolazpait oraino etzina dena, nekez osoki aparta diteke lurreko guthizietarik eta hargatik maiz tristetzen da hetarik apartatzeaz eta errazki haserretzen da nihor jartzen bazaio kontra.
2. Ordea behin ardiesten badu desiratzen duena, berehala konzienziaren ausikiak hura kexatzen du, eta eranzuten egiten dio, zeren jarraiki zaion bere guthiziadurari, ikusirik etzaiola deusetan heltzen bilha zebillan bakearen ardiesten.
Bada guthizien kontra jarriz aurkitzen da bihotzeko bake egiazkoa eta ez hei jarraikiz.
Beraz ezta bakerik haragiara, edo kanpoko gauzetara emana den gizonaren bihotzean, baina bai gizon espirituala eta Jainkoagana pistua baitan.
Zazpigarren kapitulua
Esperanza falsoari eta superbiotasunari ihes egiteaz.
1. Banaloriazkoa da bere esperanza