gizonetan edo kreaturetan ezarten duena.
Etzarela ahalke bertzeen serbitzatzera Jesusen amoreagatik, eta mundu hunetan pobre iduritzera.
Etzaitezila fida zure buruaz, bainan ezar ezazu zure esperanza Jainkua baitan xoilki.
Egizu egin ahala zure aldetik eta Jainkoa helduko zaio zure borondate onari.
Etzaitezila fida zure jakinaz edo nihoren arteziaz, bai ordea Jainkoaren grazia baitan: hark abantaillatzen baititu humillak eta bere burua handi dadukatenak beheititzen.
2. Etzaitezila loria aberastasunetan, balin baduzu, ez eta adiskidetan zeren handi diren, baina Jainkoa baitan, zeinak den guzia emaiten baitu eta desiratzen ere bere buruaren emaitera gauza guzien gainetik.
Etzaitezila urguillu zure gorputzeko handitasuna edo edertasunagatik, zeren aphur bat erituz galtzen da eta itsusten.
Etzaitezila loria zure fetxotasunaz edo espiritu ederraz, beldurrez higoin zakizkon Jainkoari, zeinarena baita zer ere onik baituzu zure izaitez.
3. Eztadukazula bertzeak baino hobea zarela, beldurrez gaixtoago ediren zaitezin