Jainkoaren aitzinean, zeinak baitaki zer den gizona baitan.
Eztuzula burupenik zure obra onakgatik zeren bertzela jujatzen du Jainkoak, eta munduak bertzela, eta hainitzetan Jainkoari itsusi zaio munduari eder zaiona.
Zerbait onik baduzu, zinets zazu bertzeek hobeagorik dutela, humiltasuna begira dezazungatik.
Eztukezu kalterik guzien azpian jartzeaz, bainan bidegabe handi egiten diozu zure buruari bat baino gorago altxatzeaz.
Humilla gozatzen da ardurako bakeaz, eta superbioaren bihotzean ostatatzen dira inbidia eta bekaisteria.
Zortzigarren kapitulua
Begiratu behar dela sobera familier izaitetik.
1. Eztiezezula zure bihotza guziei ager: bainan egitzu zure egitekoak gizon zuhur eta Jainkoaren beldur batekin.
Gazteekin eta kanpokoekin etzaitezila maiz ibil.
Aberatsak ez lausenga, eta handien aitzinera ez ager gogotik.