2. Badoaz gizonak, bainan Jainkoaren Egia sekulakotz dago.
Jainkoa hainitz moldez minzo zaiku nihoren begitartera behatu gabe.
Gure jakin nahi egiak maiz paxelatzen gaitu eskiritura sainduen irakurtzean, noizerenahi baitugu hetan barrenegi sartu eta sinpleki iragan behar lizatekeiena sondatu.
Nahi baduzu probetxurik ardietsi, irakur ezazu humilki, sinpleki eta fidelki, eta eztakizula sekulan burura ethor jakinsun zarelako aiphamenaren nahia.
Egitzu zure galdeak emeki eta zaude ixil zuhurren hitzen enzuten.
Eztakizkitzula higoin zaharren erranak eta konparazioneak, zeren eztira alferrik eta arrazoinik gabe atheratzen.
Seigarren kapitulua
Afekzione desordenatuez.
1. Noiz ere zebaitez guthiziatzen baita gizona behar ezten legez, berehala bere baitan asaldatzen da.
Superbioak eta abariziosak eztute nihoiz ere pausurik: bainan gogoz eta bihotzez pobre eta humil direnak gozatzen dire.