Bizitze prestuak egiten du gizona zuhur Jainkoaren aitzinean, eta hainitz gauzatan jakinduri.
Zenbatenaz humillago baita gizona, eta Jainkoagana obedientago, hanbatenaz izanen da zuhurrago eta bakeago ibilbide guzietan.
Borzgarren kapitulua
Eskiritura sainduaren irakurtzeaz.
1. Egia bilhatu behar da Eskiritura sainduan, ez aharantza ederra.
Eskiritura sainduan datzan guzia irakurri behar da egin izan den bezalako espirituarekin.
Eskirituretan lehen bilhatu behar dugu gure arimaren probetxua, ezen ez hitzen zotillezia.
Debozionezko liburu apalak irakurri behar ditugu gauza gorez eta barrenez minzo direnak bezain gogotik.
Ez beha ea liburua egin duenak hainitz edo guti dakienz, bainan egia hutsaren amudioak gonbida zaitzala haren irakurtzera.
Eztuzula ansiarik nor minzo den baina beha zazu zer den errana.