Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/14

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: Bizitze prestuak egiten du gizona zuhur Jainkoaren aitzinean, eta hainitz gauzatan jakinduri. Zenbatenaz humillago baita gizona, eta Jainkoagana obedientago, hanbatenaz i...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:52, 9 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Bizitze prestuak egiten du gizona zuhur Jainkoaren aitzinean, eta hainitz gauzatan jakinduri.

Zenbatenaz humillago baita gizona, eta Jainkoagana obedientago, hanbatenaz izanen da zuhurrago eta bakeago ibilbide guzietan.


Borzgarren kapitulua


Eskiritura sainduaren irakurtzeaz.


1. Egia bilhatu behar da Eskiritura sainduan, ez aharantza ederra.

Eskiritura sainduan datzan guzia irakurri behar da egin izan den bezalako espirituarekin.

Eskirituretan lehen bilhatu behar dugu gure arimaren probetxua, ezen ez hitzen zotillezia.

Debozionezko liburu apalak irakurri behar ditugu gauza gorez eta barrenez minzo direnak bezain gogotik.

Ez beha ea liburua egin duenak hainitz edo guti dakienz, bainan egia hutsaren amudioak gonbida zaitzala haren irakurtzera.

Eztuzula ansiarik nor minzo den baina beha zazu zer den errana.