borondatea egiten duena, berea utzirik.
Laugarren kapitulua
Egitekoei aitzinetik behatzeaz eta hetan behar den zuhurziaz.
1. Hitz guziak eztira zinesteko, ez eta gogoratzen diren guziak, bainan dena den bezala pisatu behar da begiratuz, eta astiroki Jainkoaren arauera.
Ha dolorea! hainitzetan errazkiago gure lagunaz gaizkia zinesten dugu ongia baino, hain flako baigara ezen.
Ordea gizon zuhurrek eztituzte berehala berri ekarleak zinesten: baitakite gizonaren flakotasuna gaizkira eroria, minzakorra eta hitzetan erorkorra dela.
2. Zuhurzia handia da egitekoetan ez lehiatzea, eta bere burua ustetan ez thematzea.
Zuhurziari ere dagoka elhe berri guziak ez zinestea, eta adituak edo zinetsiak berehala, bertzeren beharrietara ez eramaitea.
Har ezazu gizon zuhur eta konzienzia onetako baten konseillua, eta duzun artha geiago zu baino hobeagorik bilhatzeaz harenganik ikasteko, ezen ez zure buruko asmatzen ondoan ibilteaz.