Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/9

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: 2. Zer ansia dugu filosofek bere artean gauza jeneralen eta berezien gainean darabiltzaten solhasez? Nori ere baitzaio minzo Jainkoaren hitza eta zuhurzia, hainitz opinion...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:26, 9 martxoa 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Zer ansia dugu filosofek bere artean gauza jeneralen eta berezien gainean darabiltzaten solhasez? Nori ere baitzaio minzo Jainkoaren hitza eta zuhurzia, hainitz opinionetarik libratua da.

Gauza guziak heldu dira hitz batetarik, eta bat hura aiphatzen dute guziek, eta hura da gauza guzien ithurburua, guri ere mintzo zaikuna.

Hura gabe eztu nihork endellegatzen, ez eta ongi jujatzen.

Nork ere gauza guziak baitadutza bat, eta guziak batetara baitakaske, eta guziak batetan baitakuski, hura ahal daite bihotzaz finko eta Jainkoa baitan bake jar diteke.

O Jainko egia, egin nazazu zurekin bat bethiereko karitatean.

Hainitzetan unhatzen naiz hainitz irakurtzeaz eta enzuteaz: zure baitan da nahi eta desiratzen dutan guzia.

Beudez ixilik jakinsun handiak, beudez kreatura guziak hitzik gabe zure aitzinean, zu xoilki, othoi minza zakizkit.

3. Zenbatenaz bilduago, juntatuago eta jarriago baita nihor bere buruarekin, bertzetara barraiatu gabe, hanbatenaz