Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/196

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: eta libru debozioskoak eta onak leitzen ditugula, eta maiz konfesatzen eta komekatzen garadela, baita arimaren sustentu propioa”. Gauza oek egiten eztituenak, aitzetik,...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:21, 25 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<92v>

eta libru debozioskoak eta onak leitzen ditugula, eta maiz konfesatzen eta komekatzen garadela, baita arimaren sustentu propioa”. Gauza oek egiten eztituenak, aitzetik, kuidado gutien duena da gauza oes, onlakoak eztu sines eskatzen.

Borzgarrena eskatzen dioguna da “barka drazkiguzu gure zorrak, guk barkatzen dizkiotegun bezala gure zordunei”, eskatzen diogula onetan barka drazkigun geuren bekatuak eta dakigun zenbat eskatzen diogun onetan. Jakin bear da eze bekatu mortale bat egiten duenak, arengatik merexi dituela ifernuko penak. Bada, ezta geiago zer erran, zenbat balio duen emen eskatzen dioguna Jaungoikoari, alas eta eztenean gutiago, baizik libra gaitzan ifernuko sutik eta pena eta trabaju beinerere akabatuko eztiradenetatik. Bada, pena eta trabaju ain andi oetarik libratzen gaitu Jaungoikoak bekatu mortalea barkatzen digunean. Alaber,