Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/192

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: trabajuetatik Jesu Kristo gure jaunaren amoreakatik eta dramazkizun gloriako deskansura”. Gero sazerdoteak erraten duenean “pater noster”, alaber, meza enzuten duen...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:19, 25 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<90v>

trabajuetatik Jesu Kristo gure jaunaren amoreakatik eta dramazkizun gloriako deskansura”.

Gero sazerdoteak erraten duenean “pater noster”, alaber, meza enzuten duenak erran bez bere baitan, sekretuan, estorba eztitzan berze lagunak, erran bear du debozio eta erreberenziareki. Argatik, Kristo gure jaunak lenbiziko itzak orazio onetan ezarri zituen “Aita gurea, zeruetan zaudena”. Altxa dezagun geuren pensamentua lurreko gauzetatik eta oroit gaitezen eta konsidera dezagun minzatzen garadela Jaungoikoareki, baita zeruko eta lurreko erregea eta jauna, zein umildade andiareki erreberenziatzen, adoratzen eta alabatzen baitute zeruan aingeru sanduek eta ango gauzak eskatzen dizkiogunean dauzkigun an geuren pensamentuak. Eta gauza oek eska drazkiogun konfianza andiareki emanen dizkigula. Nai du dei drazogun “aita gurea”, zeren edozein