Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/191

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<90r>

eta daukagula konfianza aren ondasunaren eta miserikordia andiaren baitan, eta an dagola dela poderoso gure nezesidade guzien erremediatzeko, eta oneristen dugula geuren jauna eta ondasun egillea den bezala, eta deseatzen dugula geuren entrañetan sarzera eta errezebitzera. Au onla egin dezake meza enzuten duen oros, eta ala egunoros izanen du parte sakramentu sandu onen probetxu eta ondasunetan, eta aprobetxatuko da auniz komekatzen garadenean sakramentu sandu au ongi errezebitzeko.

Orai erran diraden gauza oek egin eta bear du meza enzuten duenak oroitu purgatorioan dauden arimes, eta aiengatik otoitz egin, erraten duela: “Jauna, otoitz egiten drauzut ene aitaren eta amaren, aiden, adiskiden eta ondasun egillen eta berze purgatorioan dauden arimak libra ditzazun purgatorioko pena eta