Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/190

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: zegolarik aren amagiarraba mineki, sendatu zuen. Berze batzuetan sendatzen zituen erien etxetan sartu bage, nola sendatu baitzuen zenturioaren mutilla; ikusirik aren fedea...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:18, 25 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<89v>

zegolarik aren amagiarraba mineki, sendatu zuen. Berze batzuetan sendatzen zituen erien etxetan sartu bage, nola sendatu baitzuen zenturioaren mutilla; ikusirik aren fedea erraten ziola itzes “Oaie, egin bedi sinestatu duan bezala”. Eta, ala, gelditu zen sendaturik. Ala, bada, aldareko sakramentuan dagola gure jauna eta salbazallea remedia ditzake gure nesesidade guziak sinestatzen dugula eta daukagula konfianza jaun onen baitan, eta onen faboreareki aparejatzen garadela. Manera bates da eze komekatzen garadenean, errezebitzen baitugu sakramentu sanduan sarzen dela gure entrañetan. Eta au da manerarik oberena eta probetxosoena guretako, baia nola ezpaitute guziek egunoros errezebitzen eta ez ain maiz nola arrazio ballizate. Da berze manera bat, baita deseos errezebitzea jaun au fedearen medios sinestatzen dugula dagola Jesu Kristo gure salbazallea aldareko sakramentu sanduan