<89r>
dezazun demonioak ene kontra daukan eskritura, nik zuri eman bear dizudan kontua juizioan, pensamentues, itzes eta obres, neure denboran zure kontra egin ditudan faltes zure aurrean akusatzeko, eta aitzina zure faboreareki bizi nadin, zure zerbitzuan, alako maneras zure borondateareki beti konformatzen naizela, eze ene heriotzeko orduan ezpaituke deuserere ni zerzas akusatu”. Au onla egitea da probetxu anditako gauza, zeren da komekatzea espiritualkiro; erran nai baitu deseos eta borondates errezebitzea Jesu Kristo bere entrañetan, fedearen, esperanzaren eta karidadearen medios. Eta au onla egiten duela, izanen du parte sakramentu sanduaren probetxu eta ondasunetan, nola baitio Santo Tomasek. Zeren nola Kristo gure jauna munduan zebillenean batzutan sendatzen zituen eriak sarzen zela aien etxetan, nola sartu zenean Simonen etxean