<88v>
ondasun guziak eta eman baitzinduen zeure bizia ene amoreagatik, neure biotzas eta entraña guzies oneretzirik zaitut. Eta, onetan, neure denbora neure faltas faltatu dudanas dut damu, zeren egin baitut zure kontra eta zeren ene bekatuak izandu baitirade kausa zu, Jauna, gaizki trata zinzaten, menospreziatu eta gurutzean itzees atrabesatu, zeñetan il nai izandu baitzinduen niri bizia emateagatik. Otoi, barka drazadazu zaradenagatik. Eta aurrera indazu fabore eta grazia emenda nadin. Daukat intenzio eta proposito ala egiteko, apartatzen naizela zure amoreagatik, bekatuetatik eta aien okasioetatik. Eta emendik aurrera nai zaitut oneritzi eta serbitzatu arrazio den bezala, zure amoriotik beñerere apartatu bage. Eta, ala, deseatzen dut guziek oneritzi zaitzaten eta zerbitzatu. Eta otoitz egiten drauzut, Jauna, zure odol enegatik ixuri zinduenas, borra eta desegin