Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/164

Wikisource BIMtik
Izaskun.etxeberria (eztabaida | ekarpenak) (Berrikusi gabe: Orria sortu da. Edukia: dezazun miserikordia eta urrikari zaitezen bekatu mortalean daudenes. Ekar itzazu ezagumentura zein peligro andian dauden ifernura juateko, eta egin dezaten penitenzia apa...)(r)en berrikusketa, ordua: 12:17, 23 otsaila 2021
(ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<76v>

dezazun miserikordia eta urrikari zaitezen bekatu mortalean daudenes. Ekar itzazu ezagumentura zein peligro andian dauden ifernura juateko, eta egin dezaten penitenzia apartatzen diradela bekatuetatik, eta zerbitza zaitzaten.

Alaber, urrikari zaites federik eztutenes eta herejes. Eman drazotezu argitasuna ezagun ditzaten gure fedesko misterioak eta ezagun dezaten nola doazen engañaturik, eta, ala, konberti ditezen gure legera. Eta sinesta dezaten Eliza sandu Erromakoak sinestatzen duen fede egiaskoa eta berdaderoa, eta egin dezaten penitenzia beren bekatues, eta, ala, salba ditezen. Gauza oek guziok, otoitz egiten drauzut, diskiguzun Jesu Kristo zure seme bakoitzaren eta gure salbazallearen eta Jaungoikoaren amoreakatik, zein ofrezitzen baitrauzut, zeinek otoitz egiten baitrauzu, ene partes. Badakit, Jauna, beti enzuten duzula