Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/165

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<77r>

bere otoitzetan denarengatik eta merexi duenagatik. Eta, ala, daukat esperanza zure miserikordian eta ondasunean nik ez merexiagatik ofrezitzen dizudan Jaunaren medios, emanen didazula eskatzen dizudan guzia”. Gauza oek eta berze konbeni zaion guzia bear du eskatu mezan, fede eta esperanza andiareki, zeren baita denbora guzietatik oberena Jaungoikoareki negoziatzeko ofrezitzen zaion sakrifizioaren medios.

Kontatzen du Eskritura Sagratuak nola patriarka Abrahanek borondate solla idukitu zuenagatik ofrezitzeko sakrifizioan bere semea Jaungoikoaren borondateareki kunplitzeagatik, egin ziola anbat ofrezimentu juramentureki prometatzen ziola eginen ziola ari eta aren ondorekoei guzis mertxede andia. Bada, zer eskatuko diogu Jaungoikoari ofratzen diogunean ofrenda bat ain ona eta anbat balio duena eta anbat agradatzen zaiona nola baita