<76r>
Alaber, otoitz egiten drauzut gure erregerengatik den zure zerbitzaria egin dezan zure gogara, eta zerbitza zaitzan ongi, eta goberna ditzan bere erreinuak ongi. Alaber, berze prinzipe kristio diraden guziek, eta den aien artean bakea, eta konkordia zuk nai duzuna baita egiaskoa. Eta eman drazotezun bitoria Elizako etsaien kontra.
Alaber, otoitz egiten drauzut juezek eta republika gobernatzen dutenek egin dezaten justizia, ongi arrazioaren konforme ofizioa eta kargu duten bezala.
Alaber, ofrezitzen drauzut ene aita eta amagatik, aiden, adiskiden eta ondasun egillengatik, barka drazkiotezun beren bekatuak eta egin didazun zeure zerbitzariak ondasun guzian medratzen dituzula, eta zure borondatea denean dramazkizun gloriara.
Alaber, otoitz egiten drauzut iduki