Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/162

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<75v>

zuk nai duzun bezala bizitzeko eta ilzeko, eta neure arimaren, etsaien, munduaren, aragiaren eta demonioaren kontra beti bitoriareki atratzeko. Indazu, alaber, Jauna, osasuna, azienda eta kontentu eta mundu onetako berze ondasunak zure onrako eta zerbitzuko eta ene arimaren onetan diradenak.

Alaber, otoitz egiten drauzut urrikari zaitezen zeure Elizas, kristio fieles, zeinen burua baita Aita Sandua, zeinek gobernatzen baititu, konserba dezazun eta barraia dedin mundu guzian eta libra dezazun gaitz guzietarik. Eta Aita Sanduari emozu fabore eta grazia ongi Eliza gobernatzeko eta bere ofizioa ongi egiteko. Eta, alaber, berze aren manuaren azpian dauden perladoei eta edozeini, baitu kargu eta kuidado arimen salbazioas, azerta dezaten nork bere aurkinzean, kargua eta obligazioa duten bezala ongi egiteko.