<54r>
enzun ebanjelio sandua au guri aditzera emateagatik. Lenbizikorik ebanjelioa erraten duenak erraten du “Dominus vobiscum”. Jauna da zueki” abisatzen dituela meza enzuten duteneki dagola munduaren salbazallea, zeñek maistruak bezala erraten dizkiotela munduan ibildu zenean predikatu eta erran zituen gauzak berak. Eta deseoareki berareki aprobetxa ditezen bere ebanjelioan erakusten duen dotrinas, zein baita Kristo gure jaunarena, gurutzean ill zenarena, guri bizia beñere akabatuko eztena emateagatik. Eta dakigun au erdestea dagola jaun au imitatzean, onratzen garadela egiteas ark egin zuenas eta bere ebanjelioan erakusten diguna obratan ezarzeas. Argatik, leenik egiten du meza erraten duenak gurutzearen señalea libruaren gañean eta gero bekokian, konfesatzen duela kristioaren onrarik prinzipalena dela Kristo gure jaunaren imitatzea egiten