Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/118

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<53v>

Semea eta Espiritu Sandua diraden, irur persona; eta irur persona oek Jaungoiko bat egiaskoa, eta eztela berzerik. Eta aditzera ematen zaigu nola Jesu Kristo den Jaungoiko eta gizon, eta nola dagon aldareko sakramentuan presente bere personas Jaungoiko eta gizon, ematen zaiskigu berriak ain konsuelo anditakoak bekatariendako, baita nola Jaungoikoak barkatzen dizkioten beren bekatuak eta arzen dituela bere adiskidetasunean ematen diotela bere grazia, justoen eta onendako dela premioa guzis andia zeruko gloria, preso eta kautibo daudendako dela libertadea, illendako, erresuzitatuko diradela azkenean, edozein nezesidade dutenendako prometatzen zaiote remedio. Eta berri oek ematen dizkiguna da Jaungoikoaren semea, gizon egin zena, Kristo gure jauna. Emendik atratzen da zenbat debozioreki eta erreberenziareki eta biotzeko garbitazunareki bear den