Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/120

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<54v>

duela jaun onek bere ebanjelioan erakusten diguna, eta ebanjelioko dotrina eta legea idukiko duela begien gañean, eta arzas preziatuko dela nola egin baitzuten apostuluek trabajuak pasatzen zituztenean. Eta injuriak eta afrontuak errezebitzen zituztenean, ziaze kontentureki eta alegriareki plazer arzen zutela, zeren baitziakiten artan beren maistrua eta jauna zerbitzatzen eta agradatzen zutela. Da gauza ziertoa eze egitea Jesu Kristok bere ebanjelio sanduan manatzen eta akonsejatzen duena, eztela onraren kontra; aitzetik, onratzen da guzis geiago. Eta, ala, emendik atratzen da nola egiten duten gaizki uste dutenek galzen dutela beren onratik baldin mendeka ezpadaitez agrabio bat egin edo injuria bat erran dionaganik. Eta egiten baitute berze onlako gauzarik asko, demonio gezurtiak inbentaturikakoak, onlakoek dakitela ziertokiro eze izanagatik