<55r>
mundu onetan prinzipe juizioko egunean, non agertuko baita guzien aurrean, zein den nobleza eta onra egiaskoa, izanen diradela menospreziatuak demonioeki batean, zeñen legeak kunplitu baitituste nola erran baitzuen Kristo gure jaunak. San Lukasek dion bezala, “alke duenak konfesatzeas ni gizonen aurrean, nik izanen dut alke alakoa konfesatzeas ene aitaren aurrean”, erran nai baitu “alke duenak egitera nik neure ebanjelioan manatzen dudana, iruditurik andik galzen duela onra, ni alketuko naiz konfesatzeas neure aitaren aurrean”.
Bigarren gurutzearen señalea egiten du agoan, zeñetan aditzera ematen zaigu eze ebanjelioan erakusten zaigun dotrina bear dugula agoas konfesatu konbeni denean, bear bada onengatik gogotik bizia eman ere.
Irurgarren gurutzearen señalea egiten du bularrean, zeñetan aditzera